JANTOKIA

Eskualdeko eskola bat denez, Nafarroako Gobernuaren aginduz Ikastetxeak  zerbitzu hau urritik maiatzera antolatzen du.  Irailean eta ekainean Ikastetxeko Guraso Elkartea arduratzen da jantokia kudeatzeaz.

AUSOLAN enpresa da jantokiko hornitzailea eta 21 langilek egiten dute lan bertan.

Ikasleek bi txandatan bazkaltzen dute:

  • Lehenengo txanda: Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. mailak
  • Bigarren txanda: 3., 4. , 5. eta 6. mailakoak

Bazkaldu ondoren hiru urteko haurrek lo-kuluxka  egiten dute.

Beste adinetako ikasleek jolasteko tartea duten bitartean. LUDOKI egitasmoa 16/17 ikasturtean martxan jarri zen, kiroldegian joku lasaiagoetara jolasteko aukera emanez (twister, partxis,…)

Jantoki zerbitzua egunero eskaintzen da, 12:50etatik 14:50ak arte eta ostiraletan  13:00etatik 15:00etara.

Ostiralean 14:00 - 15:00 tarteko edozein momentutan ikasleak jasotzera etor zaitezkete.

 

 

 

MENUAK

JANTOKIKO ARAUAK

AUSOLAN-EN HEZKUNTZA-PROIEKTUA

 

Ikasturte honetan, zuen ikastetxeko jantokian “ZAINDU JANARIA” jarduera burutzeko aukera dugu.

 

Ekimen hau “Esperientzia Osasuntsuak Elikatzen” jantoki-proiektuaren barruan kokatzen da eta duela hiru urte abiatu zen. Gainera, ikasturtez ikasturte gero eta ikastetxe gehiagok hartzen dute parte bertan.

 

PROYDE-PROCLADE-SED Gobernuz Kanpoko Erakundeekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean diharduen proiektu honek bi helburu nagusi ditu: jantokian egiten ditugun elikagai-hondakinak kuantifikatzea eta ikaslegoaren artean sentsibilizatze ekimenak sustatzea.

 

Jasotako datuak PROYDE-PROCLADE-SED erakundearen Azterketarako eta Gizarte-Eraginerako Sailera bidaliko dira, eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Elikagaien Bankuko katedrarekin elkarlanean emaitzen sistematizazioa eginen da.

 

Jarduera, jantokian Lehen Hezkuntzako ikasleek osatutako talde motorra sortzean datza. Talde honek zakarrontzira botatzen dugun janari kantitatea bildu, pisatu eta erregistratuko du bi astez. Horrez gain, gainerako ikasleentzako sentsibilizazio eta kontzientzia ekimenak ere sustatuko dituzte. Horma-irudiak, eztabaidak, inkestak, antzerkiak, etab.

 

Lehenengo neurtzea 2019ko urtarrilaren 21etik 25erako astean eginen da eta bigarrena apirilaren 8tik 12rakoan. Horrela, jarduerak ikasleek janari-hondakinekiko duten jokabidean izan duen eragina eta honen garapena konparatuko dituzte. Prozesuari amaiera emateko, ikerketa taldeek euren lana aurkeztuko dute.

 

Ekimenarekin bat egiten duten ikastetxeek ziurtagiri bat eta beharrezko materiala jasoko dute.

Mezurik ez, oraindik


Form is loading...